top of page

2004ean zirku, antzerki, klown eta gorputz adierazpenean formatzen hasi zen Extremadura, Granada eta Euskal Herrian. Beranduago Katalunia, Frantzia, Ginebra eta Italian.

Profesionalki zirko garaikide ikasketak egin ditu  El Circ Petit (Katalunya) eta Cirko Vertigo (Italia) zirko eskoletan. 2010-2012 urte bitartean Rogelio Rivel eta Teatre-Cirqule eskoletatik ere pasatu zen. 

2012an praktikak Miribilla zirko festibalean (Italian) eta "Le Repas", Cheptel Aúlekün zirko konpainia Frantsezarekin egin zituen.

 

Egindako lanak, aipatzekoak direnak:

 

  • "Irrikiklown" hospitale klown elkartea sortu zuen, hauekin batera zenbait lekutan antzeztuz.

  • "Un Group colore" Loco Bruscaren zuzendaritzapean. 

  • 2011an Cia. Zirkula zirko konpainia, Yves Chevallierekin "2 en 1" eta "Agurra" numeroak eta beranduago "Gose"  zirko ikuskizuna Frantzian eta Espainian emanaldiak eginez.

  • "Improptu 1" Eric Angellieren zuzendaritzapean. Honen gidaritzapean ere, Gran Teatro di Novara-rentzako, Novarako orquesta sinfonikoarekin batera lan egin zuen zuzenean.

  • 2014eko Martxoaren 27an, Antzerkiaren nazioarteko eguneko manifestuaren irakurketa antzeztua, Barbara Govanekin batera, Artekale- Euskal Herriko kale antzerki erakundearen izenean. Erakundeko bazkidea delarik.

  • In-simbiosis-ekin  batera Bilboko Gau Irekian antzeztu da.

  • "Tira y afloja" Zirko Atrezzo-ren ikuskizunarekin Euskal Herrian, Kantabrian eta 2015eko azaroan México-n.

 

GAUR EGUN AURRERA ERAMATEN DITUENAK IKUSTEKO, Klikatu Ikuskizunak

 

Zirko irakaslea ere bada.

 

 

 

 

 


 

IBILBIDEA

 

 

bottom of page